TOLOSA BERDEZ

Tolosa Berdearen ekintzaren asmoa Tolosa berezi, berde, fresko, hostotsu, lasaigarri esta estetiko bat lortzea da eta horretarako hainbat leku eraiki dituzte herrian zehar. Besteak beste, Zumardiaundia, Zabalarreta edo Gernikako arbola lorategia.

Zumardiaundia, dokumentu batzuk diotenez, 1618. urtetik 1622. urtera Igarondo burdinola eta errota zeuden lekuan behin baino gehiagoan hartu zuten esku, Elduain ibaiko terraza batean; muino bat kendu zuten, lurra lautzeko, eta intxaurrondo baso bat moztu zuten, 50 lizar, lerrokatuta. Hala, harresiz kanpoko eremu bat moldatu zuten, udaran jendea ibil zedin. Zumardiaundia asko aldatu da historian, hirigintza eta zuhaitz aletik, independentziaren gerraren ondoren berraldatu egin behar izan zuten goitik behera, frantsesen zaldiek zuhaitzen azala txikitu zutelako; 1844an, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zutenean, hobetu eta handitu egin zuten; eta 1849. eta 1853. urteen artean izan zen handien, 17.880 metro karraturekin.







Zabalarretako parkea lorategi pribatu bat zen XIX. mendearen erdialdean. Ladislao de Zabala y Salazar, Villa-fuertesko kondearen semea, Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Tolosako alkate izandakoa 1874an, Victoria de Larreta andrearekin ezkondu zen. Finka bat sortu zuten eta bi abizenak lotuta jarri zioten izena jabetzari; basetxea eta zuhaiztia zeuzkaten.
 Zabalarretako parkea Tolosako nagusienetakoa da, dituen bereizgarritasunengatik. Erabilera publikoa 1980an eman zitzaion, horren ondorioz, etxebizitza berriak eraiki zituztenean, parkearen jatorrizko osaerari eustea eta berdegunea parke eta lorategiak zaintzeko udal zerbitzuan sartzea erabaki zuten.
Parkean zuhaitz handiak eta zelaiak dira nagusi. Zuhaitzei dagokienez, garrantzitsuenak Atlaseko bi zedroak eta indigaztainondoak dira.
Zabalarretako parkeko zedroak dira Tolosako zuhaitzik zaharrenak: 165 urte inguru dauzkate. Zedro horiek zuhaitz biblikoak dira, jatorriz Turkia, Siria eta Libanokoak.










Gernikako arbola lorategia Mariatxo-Enea etxearen ondoan dago, 68 etxebizitzako auzo berri bat eraikitzea erabaki zuten 60ko hamarkadan. Hiritartze prozesu horretan zuhaitz handi batzuk, zeuden moduan utzi zituzten: Gingko biloba bat, Lawson altzifre bat, Atlaseko zedro bat eta magnolia handi bat. Gero, euskaldunon askatasunaren sinbolo den haritza landatu zuten, eta haritz horrek eman zion izena auzoari.
Zuhaitz hauek oso bereziak dira.“Salisburia adiantifoia” espeziea jatorriz Txinakoa da; mendebaldean 40 ezkutuen arbola esaten zaio, hori baita Parisko zaletu batek baratzezain ingeles bati zuhaitzaren truke ordaindu ziona. Zuhaitzak itxaropena ematen duela diote, Hiroshimako bonba atomikoa lehertu ondoren bizirik iraun zuen bakarra izan baitzen, epizentrotik oso gertu egon arren. Gaur egun New Yorken ere landatzen dute, kutsadurari oso ondo egiten baitio aurre. Lorategiko zuhaitza 130 urteko arra da. udazkenean, goza ezazue ginkgoaren loraldiko kolore horiztez.
“Quercus robur” 40 metroko garaiera har dezakeen haritz sendoa da. haritzak oso lotura estua du,Euskal Herriko mitologiako sinboloekin. lorategiko alea, hain zuzen, Gernikako Batzar Etxearen sarreran dagoenaren ondorengoa da.

Gehiago jakin nahi baduzue, bideo hau ikustea gomendatzen dizuegu:

http://www.28kanala.eus/azken-berriak-28-kanala/5867-lorategi-efimeroa-inaguratu-dute-gernikako-arbolan







Comentarios