ALTZO

Migel Joakin Eleizegi Ateaga, ezagunagoa  Altzoko Erraldoia,  1818ko uztailaren 10ean jaio zen Altzon, Gipuzkoan eta  1861eko azaroaren 20an hil zen.Oso gizaseme altua zen, akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz.Ospe handia izan zuen Europan zehar.Bere bizitzako gertakarietan inspiratuta 2017an “Handia filma estreinatu zen.
Bere bizitza gogorra izan zen. bederatzi seme-alabetako familiakoa zen. Bere haurtzaroaz ez dago gauza jakin askorik, berak 10 urte zituela, bere ama hil zela baino ez. Bere gaztaroa, berriz, oso arrunta izan zen: pilota partidak, igandetan mezatara, nekazari... Baina lasaitasun hura Migel Joakinek 20 urte bete zituenean desagertu zen. Orduan akromegalia gaixotasun larria jasan zuen, denbora gutxian asko haziz. Dirudienez, bizilagunak, sarritan ikusten zutelako edo, ohituta zeuden mutilaren tamainarekin. Tolosara joaten zenean, ordea, benetako ikusmira sortzen zuen eta guztien ahotan egoten omen zen haren handitasunari buruzko aipamenen bat. Horrek zeharo lotsarazten omen zuen Joakin. Horren ondorioz, geroago, bere familiak "10 xentimoko museoak" direlakoetan sartu zuen, alegia, ezohiko ezaugarri fisikoak zituzten gizakien ikuskizunetan.
Oso famatua zen bere ezaugarriengatik.
Alde batetik, ezaugarri fisikoak. 2,27 metroko garaiera zuen, eta besoak gurutzean jarriz gero esku batetik besterako distantzia 2,42 metrokoa zen. Bere buruaren diametroaren 62 zentimetrokoa zen. Bere pisurik handiena 203 kilo izan zen. Inguruko zapata-dendetan bere oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez,  berarentzat egindako 42 zentimetro luzeko zapatak jazten zituen. Gaur egun oraindik ere Paris hirian berak erabiltzen zituen ahuntz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak.





Bere erraldoitasuna hipofisiaren gaixotasun baten ondorio zuzena zen: akromegalia. Gaixotasun  hau 20 eta 40 urte bitartean gertatzen da eta bere ondorioz ohikoak dira honako osasun-arazoak: giharretako mina, artikulazioetakoa, ibiltzeko makulu baten beharra eta osteoporosia, besteak beste.
Beste aldetik, gizon ona, apala eta langilea zela deskribatu dute. Ez zen harroputza, lotsatia baizik, bere altuera zela eta.Gainera, bere erlijiotasuna nabarmendu izan da. Bere testamentuan aldez aurretik ordaindutako 500 mezak utzi zituen.
Bere bizitzan zehar,hainbat bidai eta ikuskizun egin zituen.Garai hartan, Phileas Taylor Barnum izeneko gizon iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan, zirkuan akromegaliak desfiguratutako pertsonak ikusgai jartzen zituelako.
Migel bidaiak egiten hasi zen, turkoz eta espainiar armadako jeneralez mozorrotuz. Lehendabiziko ikuskizuna Bilbon egin zuten. Ondoren, 1841ean Madrilen egon zen eta gero Europan zehar bidaiatu zuten eta han 'euskal erraldoia' bezala aurkezten zuten.
1859an makaltzen hasi zen, akromegaliaren ondorioz, eta ikuskizunetan parte hartzeari utzi behar izan zion. 1867an, 43 urte zituela, hil zen, jaiotetxean, biriketako tuberkulosi baten eraginez eta Altzoko hilerrian lurperatua izan zen. Denbora batera, etnologo batzuek bere familiarengana jo omen zuten Joakinen hezurrak erosteko asmoz, ohikoa baitzen XIX. mendeko antropologoen artean gizaki “ez arrunten” gorpuak aztertzea. Familiak ezezkoa eman zuen.

Handik gutxira, hilobitik haren hezurrak lapurtu zituztela zabaldu zen. Bi hipotesi nagusi aztertzen dira. Luis Angel Sanchez Gomez antropologo madrildarraren arabera, seguru asko osteoporosiak jota zegoen Joakin, eta, beraz, oso litekeena da lur azpian berehala eta erabat desegin izana haren hezurrak. Beste hipotesia, Pako Etxeberria forentsearen ustez erabat baztertu ezin daitekeena, zera da, hezurrak Londreseko laborategiren batean gordeta egotea. Ez dago, ordea, bata ala bestea proba dezakeen inongo frogarik.


















Comentarios